XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Interesgune hauetako bakoitzaren inguruan osatzen eta mamitzen da gai bakoitza.

Beraz, urte osorako zortzi gai dauzkazu, gai bakoitza gutxi gorabehera hilabete osoz lantzeko.

Hilabete hauek oso flexibleak izango dira, hau da, gai batean 24 egun arituko zara behar bada eta beste batean 38 egun.

Gogoan izan gai hauek berak Esperientzi-arloko KUXKUX 2 liburuan ere lantzen direla beste ikuspegi zientifiko eta praktikoagoa emanez.

Zipristin 2 liburua olerki, ipuin, kontakizun, fabula, bertso eta hitz-joku politez osaturik dago.

Irudimena gainezka ageri da orrialde guztietan eta euskara erraza bezain aberatsa da.

Dakizunez hizkuntzaren garapenerako unerik garrantzitsuenak Eskolaurrean eta Hasiera Zikloan ematen dira, haurraren adimenak malgutasun berezia bait du adin horietan.

Baina ez dugu ahaztu behar ezta ere haurra fantasiaren aroan aurkitzen dela Hasiera Zikloan, eta gai lehorrak eta sakonak baino askoz hobeto bereganatzen dituela fantasia bidez eta era atseginez ematen zaizkion gai interesgarriak.

Gai hauek bere bizitzako egoera bereziekin loturik badaude hobeki oraindik.

Baina bestalde Hizkuntza ez da jolas bat soilik eta baditu edukin konkretu batzuk eta gramatika-arau batzuk.

Hementxe uztartu behar dira irakaslearen jakinduria eta trebetasuna.

Jakinduria, Hizkuntzaren atal eta sekretu guztiak ongi menperatzeko eta trebetasuna, berak dakien Hizkuntza hori modu egoki batez haurrari iritserazteko.

Hasiera Ziklo honetan ez da gramatikazko kontzepto abstraktorik emango, baina modu praktiko batez eta beti testuinguru atsegin baten barruan erabiliko dira egitura sintaktiko zuzenak, esamolde jatorrak, perpaus txertatuak, aditz moeta ezberdinak, deklinabide kasuak etab.

Honela haurrak hizkuntz-egitura erabilienak, adizkera ezberdinak, lexikoa etab. modu praktiko batez eta konturatu gabe ikasiko ditu.

Hizkuntz hori trebeki erabiltzeko gai izango da eta hau da, hain zuzen, Hasiera Ziklo honetako helburu garrantzitsuenetariko bat.

2. Hasiera Zikloko helburuak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak helburu nagusi hauek ematen dizkigu Hasiera Ziklorako: GAIEN LEHEN MULTZOA Ulermena

- Gelan esaten den guztia ulertu
- Haurrak esaten duena, lagunek ongi ulertzeko eran esaten irakatsi
- Taldeko elkarrizketak eta lanak ulertzeko kapazitatea desarroilatu
- Gai baten mamia ulertzeko gai izan
.